#AcampadaDonostia – Donostiako 2011eko maiatzaren 21eko asanbladaren akta
MUGIMENDUAREKIKO PROPOSAMEN AKTA.
- Kontuan izatea kanpaldia maratoia dela, eta ez sprinta.
- Hiritarron zoriona izan dadila gure bandera.
- Alderdi politikorik ez egitea, beren jokoan sartuko ginatekeelako. Asanblada bitartez erabakiko litzateke alderdi politiko bilakatzea.
- Bildutako aktak udaletxera eramatea.
- Inoiz batuko ez liratekeen horiek entzun diezaguten saiatzea.
- Lokaletan sartzen bagara gaitu inork ikusiko.
- Jende guztiaren posta elektronikoak biltzea eta hartutako erabaki nahiz eginiko ekintza guztiei buruzko informazioa zabaltzea.
- Blog gunea sortzea.
- Banketxe etikoen inguruan informazioa zabaltzea: inbertsioak bezeroek hautaturiko gaiengan egitea ahalbidetzen dutenak. Banketxe hauen inguruan publizitatea ahoz-aho egitea proposatzen da.
- Udaletxeak hiritar haserretuak mugimenduari beste eremu batzuk utz diezazkion eskatzea (trinitate enparantza, eta abar).
INGURUGIROAREKIKO PROPOSAMEN AKTA.
- Fabrikatzaileei paketatzea murriztea eta berau modu ekologikoagoan ekoiztea behartuko dien ontziei buruzko legea sortzea, hondakin gutxiago eragiteko.
- Supermerkatuetan plastikozko botilarik ez saltzea.
- Gobernuaren bidez paketazio bariko salmenta sustatzea.
PROPOSAMEN FEMINISTEN AKTA.
- Tratu txarrak ematen dituztenekiko lege-zigorrak gogortzea.
HEZKUNTZA AKTA.
- Bakoitzaren defentsarako irizpideak zabalduko dituen hezkuntza.
- Estatuak ikastetxeak dirulaguntzez hornitzea.
- Estatuak ekonomikoki mantenduriko organo independentea sortzea.
- Psikologo eta irakasle batzordea eratzea.
- Hezkuntzak erlijioarekiko dituen atxikimenduak ezabatzea.
- Ikasle bakoitzarekiko arreta pertsonalizatua, haren egoeraren baitakoa.
- Ikasgela edo klase murritzagoak egitea.
- Ikaslegoaren pentsamendu askea sustatzea.
- Estatuak hezkuntzarekiko dituen dirulaguntzek ez dakarte harenganako kontrola.
- Ikaslegoa ingurumenaren zaintzari buruz jabearazi.
JARDUERA AKTA.
- Hiritar haserretuak mugimenduari buruzko horrixkaz betetako kartoizko autobusa sortzea eta trantsito gehieneko lekuetan banatzea.
- Antzerkiak egitea.
- Errepidean hildakoarena egitea, trafikoa geldiarazteko.
- Plazan jokoak egitea, flashmobak, La Conchan pertsonen bidez letrak eratzea, gure helburuari ikusgarritasuna emateko, erlaxazio tailerrak eta inkestak egitea.
- Udaletxearen inguruan persona-katea eratzea, hiritarrak politikarien gainetik gaudela ikus dezaten.
- Alderdi politiko konkretu bat posta elektronikoz bonbardatzea, edota haren webgunea erasotzea.
- Banketxeak enpapelatzea.
- 50€ko bilete baten xentimoko txanponen xehea eskatzea banketxe batean (Valentziako ekimena).
- Kazerolada.
- Adinduak erakartzeko ekintzak prestatzea.
- Ekintzerata pasa behar gara, konpromisua duten taldeak eratuz, antolatuz eta ekintzak eginez. Lanari buruz informazioa zabaldu: zabor-kontratuak, gezurrak…